×
Corrigir

Euskal Unibertsitatea

Herrikoiak

Arnasa hartu beharra dugu
eta ireki atea
arrainak ura eta euskarak
bere unibertsitatea.

Aspertu gara beti ibiltzen
suge narrastien gisa,
hegada jaso eta nahi dugu
arrano libreak izan.

Zimentu zaharrak baditu baina
teilatua falta zaio,
euskara ez zen mendi artean
galdurik hiltzeko jaio

Hirietako lainoa beltza
mendian zuri elurra
etorkizunak eskatzen digu
harrapatzeko gailurra.

Pausorik pauso bagoaz
gure unibertsitateraino
eskuopekorik ez dugu behar
berez zor zaiguna baino.






Mais tocadas

Ouvir Herrikoiak Ouvir